Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa

Tristuraz blaitu dute Martin Ugaldek Euskaldun Unibertsala saria jaso behar duen eguna

Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak ematen duten 'Euskaldun Unibertsala' saria jaso behar du gaur Martin Ugalde idazle eta kulturgile ezagun, eta, halaber, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren sortzaile taldekoak. Dudarik gabe, Juan del Olmo epaileak agindu duen operazioak tristuraz bete du Ugalderentzat guztiz pozgarri beharko lukeen eguna. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko ohorezko lehendakari zen kazeta itxi zutenean, eta harrezkero, diru kontu guztiak blokatuta dauzka.

2003ko urriaren 16a
16:37
Entzun
Martin Ugalde (Andoain, 1921) mende honetako euskal kulturgintzako izen ezagunenetakoa da. Kazetaria eta idazlea, halaber, Jaurlaritzako Kultura Sailean ardura postuak izandakoa da. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren sorrera parte hartu zuen Ugaldek, eta Administrazio Kontseiluko lehendakari hainbat urtez izan eta gero, ohorezko lehendakari zen euskarazko kazeta itxi zutenean. Haren diru kontuak blokatzeko agindu zuen Juan del Olmo epaileak.

Gaur 'Euskaldun Unibertsala' saria jasoko du Ainhoa Artetarekin batera, Gasteizen, Lehendakaritzan egingo den ekitaldian. Ugalde osasunez makal dago, eta haren emazteak eta alabak jasoko dute saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.