Tropak Iraketik ateratzearen alde nazioarteko herritarren gehiengoa, inkesta baten arabera

2007ko irailaren 7a
17:12
Entzun
AEBek gidatutako tropak Iraken jarraitu behar duten edo ez galdetu die BBC-k nazioarteko 22 estatutako 23.193 laguni. Emaitza argi samarra: gehiengo zabala mendebaldeko indarrak ateratzearen alde dago, nahiz eta epeetan ez datozen guztiak bat.

Honakoak dira datu zehatzak:

Tropak berehala erretiratzearen alde daudenak: %39.

Tropak urtebeteko epean erretiratzearen alde daudenak: %28.

"Irak salbu izan arte" tropak han izatearen alde daudenak: %23.

Zer erantzun ez dakitenak edo beste zerbait erantzun dutenak: %10.

Beraz, oro har, erretiratzearen alde daudneak %67 dira, nahiz eta epeetan bat ez etorri.

Herrialdetik herrialdera ere nabarmenak dira aldeak. Berehalako erretiratzearen alde herritar gutxien agertu diren estatuak Australia (%22), AEB (%24) eta Erresuma Batua (%27) dira. Aldiz, Indonesia (%65), Turkia (%64) eta Egipto (%58) beste muturrean daude. Hala ere, Australian, AEBetan eta Erresuma Batuan ere gehiego dira erretiratzearen alde agertu direnak -berehalakoa eta urtebeteko epean egindakoa nahi dutenak batuta- "Irak salbatu arte" han jarraitzea nahi dutenak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.