Tubos Reunidosek enpresa bat irekiko du Marubeni konpainia japoniarrarekin

2014ko azaroaren 27a
16:34
Entzun

Amurrioko Tubos Reunidos enpresak akordio bat sinatu du Marubeni-Itochu Steel Japoniako enpresaren Europako filialarekin. Elkarrekin Araban planta bat irekitzea biltzen du hitzarmenak; 80 langile izango ditu, eta petrolioa eta gasa zulatzeko materialak ekoitziko dituzte.

Horrela, arlo horretan dagoen eskariari erantzun nahi diote; Tubos Reunidosen arabera, Afrikan eta Erdialdeko Ekialdean hazi da gehienbat eskaria. Espero dute ekoizpena 2016an hastea.

Enpresa berri horren %51 egongo da Tubos Reunidosen esku, eta gainerakoa Marubeni-Itochu Tubulars
Europe-rena izango da (%49). Marubeni-Itochu Japoniako enpresak 9.500 langile inguru ditu.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.