Turismoa

Turista kopurua %3 jaitsi dela dio Eustatek

2007an baino 73.000 turista gutxiago ibili zen iaz Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian.

2009ko urtarrilaren 21a
15:51
Entzun
2007an baino 73.000 turista gutxiago ibili zen iaz Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, Eustatek jakinarazi duenez. % 3 jaitsi zen turista kopurua. Hala ere, bi milioitik gora izan ziren bisitariak. Hotel eta ostatuetan bai, baina nekazal-etxeetan ez da beherakadarik igarri: balantze positiboa izan zuten joan den urtean.

2008ko abenduan igarri zen jaitsiera handiena, aurreko urtean sasoi berean baino %11 gutxiago izan zirelako turistak, 15.000 gutxiago hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.