Turkiako Gobernuak ontzat jo du PKKren "hizkera bakezalea"

2013ko martxoaren 21a
15:28
Entzun

Muammer Guler Turkiako Barne ministroak txalotu egin du PKK-ko indar armatuek Turkiatik erretiratzeko hartutako erabakia, eta positibotzat jo du Abdullah Ocalan PKK-ko buruzagiak erabilitako "hizkera bakezalea". Nabarmendu du Ocalanen mezua bakezalea dela, baina tentuz hartu du PKK-ko buruzagiaren adierazpena, "ondorio praktikoak" ikusi arte.

MHP alderdi kontserbadoreak kritikatu egin ditu Gulerren hitzak. Parlamentuan eginiko agerraldi batean, alderdi horretako eledunak PKK-k hildako polizia eta militar batzuen argazkiak erakutsi dizkio Gulerri. Oposizioko alderdi nagusi den Alderdi Popularrak, ordea, baztertu egin du Ocalanen hitzen inguruan inolako baloraziorik egitea, Turkiako lehen ministroak gaiaz hitz egiten duen arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.