Nafarroako larrialdi zerbitzuetako kideak Rafael Carbonell Jimenez Tuterako 40 urteko bizilagunaren bila dabiltza. Igandetik dago desagertuta eta, oraingoz, haren gauza pertsonalak aurkitu dituzte, hirian bertan, Prado pasealekuan.
Batik bat, hango ibai ertzetan ari dira bilatze lanetan; foruzainak, ur erreskateko taldeko kideak, Tuterako udaltzainak, suhiltzaileak eta babes zibilekoak, DYAkoak eta Gurutze Gorrikoak, hain zuzen.