Adingabeen galbideratzea

Tuterako bizilagun bat atxilotu dute haurren pornografia banatzen zuen sare batekin zerikusia duelakoan

Tuterako (Nafarroa) bizilagun bat atxilotu du Espainiako Poliziak Internet bidez haurren pornografia zabaltzen zuen sare batekin zerikusia duelakoan. Tuterako gizonezko hori ez ezik, beste 26 lagun atxilotu dituzte sarekada berean Espainiako Estatuko hainbat lekutan. Poliziaren arabera, Interneteko 'chat'-ak baliatzen zituzten umeen pornografia trukatzeko. Adingabeen galbideratze delitua leporatzen diete.

2003ko abenduaren 17a
17:50
Entzun
Espainiako Poliziako Komisaria Nagusiko Ikerketa Teknologikoko Brigadak gidatu du operazioa. Iturri horiek azaldu dutenez, Interneten haurren pornografia eskaintzen eta eskatzen zen gaztelerazko hainbat foro eta chat zeudela konturatu ziren, eta hari horiei tiraka atxilotu dituzte aipatutako 27 lagunak. Pornografia truke horietan atzeman dituzten irudietako batzuk "ikaratzekoak" direla agertu dute polizia iturriek.

Euskal Herrian lagun bat atxilotu dute sarekada horretan, Tuterako 42 urteko gizonezko bat. Herrialde Katalanetan bederatzi pertsona atzeman dituzte —sei Valentzian, hiru Katalunian eta bi Balear Uharteetan—.Andaluzian bost, Madrilen beste bost, Galizian, Asturiasen eta Murtzian bana eta Aragoin beste bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.