Emakumeen aurkako indarkeria

Tuterako eta Altsasuko gizon bana atxilotu dituzte bikotekideak jotzeagatik

Nafarroako Foru Poliziak bi gizon atxilotu ditu aste honetan euren emazteei tratu txarrak emateagatik. Astelehenean 46 urteko altsasuarra (Nafarroa) atxilotu zuten Iruñean eta asteartean berriz 59 urteko gizon bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa).

2006ko martxoaren 10a
15:27
Entzun
Emazteari jotzeagatik, asteartean atxilotu zuten Tuteran 59 urteko gizona. Abokatuak lagunduta, 25 urteko emakumeak salaketa jarri eta erietxean sendagileak emandako txotena aurkeztu zuen epaitegian. Tuterako Udaltzaingoak Nafarroako Foru Poliziaren esku utzi zuen atxilotua.

Astelehenean Altsasuko Udaltzaingoak emakumeen aurkako indarkeria kasu baten berri eman ostean atxilotu zuten 46 urteko altsasuarra. Epaileak urruntze agindua ezarri zion, beraz, bikotearengandik 500 metrotara egotera behartu zuen. Biharamunean baina, 38 urteko emakumeak berriro deitu zuen Nafarroako Foru Poliziaren egoitzara senarra Iruñean jazartzen ari zitzaiola salatzeko. Polizia Iruñera joan eta 46 urteko altsasuarra atxilotu zuten aurreko egunean ezarritako urruntze agindua hausteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.