Tuterako hilketaren kasuari buruzko erabakia hartu berri du herri epaimahaiak: hilketaren erantzuletzat jo ditu hiru epaituetatik bi, eta haiek babestu izana egotzi dio besteari. Iazko apirilean hil zuten Javier Martinez Llort, kalean; ustez lapurtzera joan zitzaizkion, eta, hark aurre egin zienean, hil egin zuten kolpeka.
Epaimahaiaren erabakia eskuan, epaileak erabakiko du zenbateko zigorra jarri auzipetuei.