Santa Ana jaiek aurreneko eguna zuten atzo Tuteran (Nafarroa), eta festen hasieran sexu erasoa egin ziotela salatu zuen emakumezko gazte batek atzo arratsaldean bertan.
Salaketa jarri duenak Foruzaingoari kontatu dionez, San Jaime plazan gertatu zen erasoa, 15:00 aldean. Ordu horretan, jende multzo handia egoten da plazan.
Foruzaingoa erasotzailea identifikatzeko lanetan ari da, eta gogora ekarri du halako erasoak gertatzen direnean garrantzitsua dela salaketa ahalik eta azkarrena jartzea, erasotzaileak errazago topatzen baitituzte.
Bestalde, Gasteizen elkarretaratzea egin dute atzoko bortxaketa salatzeko.