Ezbeharra

Tuteran 77 urteko gizonezko bat hil da bere baratzean motokultoreak harrapatuta

2008ko martxoaren 15a
18:03
Entzun
77 urteko gizonezko bat hil da gaur Tuteran (Gipuzkoa), bere baratzean lanean ari zela motokultoreak harrapatuta. Tuterako bizilaguna da hildakoa, E.V.C.

Foruzainak ari dira ikerketa lanak egiten. Nonbait, baratzeko lurra harrotzeko makinarekin atzeraka zihoala ezbeharra izan du hark, eta makinaren eta zuhaitz baten erdian geratu da, harrapatuta.

Gizonezkoa 10:30ean joan da baratzera, eta senide batek 12:00etan topatu du gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.