Gizartea

Tuteran adingabe bat bahitzea egotzita, lau gizonezko atxilotu ditu Guardia Zibilak

Iturri ofizialen arabera, 15 urteko neska bat indarrez sartu zuten ibilgailu batean. Teruelen atzeman dituzte.

2016ko irailaren 14a
14:16
Entzun

Espainiako Guardia Zibilak lau gizonezko atxilotu ditu Teruelen (Espainia), Tuteran (Nafarroa) 15 urteko neska bat bahitzea egotzita. Gurasoek jarri duten salaketaren arabera, segurtasun indarrek ibilgailua atzeman baino bi ordu lehenago, lau gizonezkoek indarrez sarrarazi zuten nerabea euren furgonetan, eta ihesean atera ziren. Salaketa jasotakoan Guardia Zibilak kontrolak jarri zituen errepideetan eta, bi orduren buruan, onik atzeman dute gaztea.

Iturri ofizialen arabera, nerabeak harreman sentimentala izan zezakeen ustezko bahitzaileetako batekin.

Atxilotutako lau gizonezkoei neska legez kanpo atxikitzea eta bahitzea egotzi diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.