auzitegiak

Tuterar bat inputatu dute Facebooken abesti bat partekatzeagatik

Hil itzazu judutar guztiak abestia partekatzeagatik gorroto antisemita delitua egotzi dio Nafarroako Auzitegiak. Fiskalak hamar eguneko epea du auzia abiatzea edo artxibatzea eskatzeko.

2016ko martxoaren 29a
12:34
Entzun

Gaza Girls taldearen bideoa partekatu duen tuterarrak "arrazoi antisemitengatik diskriminazioa, gorrotoa eta indarkeria" bultzatu dituela uste du Nafarroako Auzitegi Nagusiko instrukzio epaileak, eta, horregatik, inputatu egin du. Inglesezko abesti horretan juduenganako eta Israelgo estatuaren kontrako gorrotoa eta indarkeria sustatzen direla uste du epaileak. Horretarako mezu argiak daudela dio abestiaren hitzetan eta bideoko irudietan.

Orain, epaileak hamar eguneko epea eman dio fiskalari akusazio idatzia aurkeztu eta ahozko epaiketa eska dezan, edo auzia ixtearen alde egin dezan. Autoari errekurtsoa jartzeko aukera dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.