Gizartea

Txabarrik barkamena eskatu die Arrasateko bizilagunei atzo leherketak eragindako kalteengatik

A-1 errepidean abisatu gabe egindako leherketa batek hiru zauritu eta kalte ugari eragin zituen atzo Arrasateko (Gipuzkoa) Musakola auzoan. Gaur, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak barkamena eskatu die Arrasateko bizilagunei.

2006ko urriaren 11
18:08
Entzun
Dragados y Construcciones (ACS) eta Moyua enpresak dira A-1 errepideko obretako arduradunak. Txabarriren hitzetan enpresa horiek gertatutakoari buruzko azalpenak eman beharko dituzte. Hala ere, adierazi du errepide horretako lanetan aurretik ere egin direla maila bereko leherketak eta ez dela ezer gertatu. Atzokoa "ez ohiko" ezbeharra izan zen Txabarriren hitzetan. Nolanahi ere, Arrasateko bizilagunek"arrazoi osoa dutela" esan du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.