EUSKAL PRESOAK

Txandakako gose greba hasi dute Huelvako espetxean

mnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, euskal presoen helburua da "mobilizatzeko beharraz kontzientziatzea".

Amnistiaren Aldeko eta Errpresioaren Aurkako Mugimeduaren protesta, Frantziako kontsuletxearen aurrean, Blbon. BERRIA
Berria
2016ko abuztuaren 19a
15:49
Entzun

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Huelvako espetxean (Espainia) dauden euskal presoek —ez du zehaztu zeintzuk— txandakako gose greba hasi zuten atzo, abuztuak 18. Aste bakoitzean preso batek egingo du baraualdia. Asteon, Iker Olabarrieta Fiñu ari da.

AEMk azaldu duenez, “borrokaldiaren” helburua da gaixo dauden presoen askatasuna galdegitea eta, “batez ere, herria [preso] hauen askatasunaren alde mobilizatzeko beharraz kontzientziatzea, ezbehar bat gertatu baino lehen”. AEMren arabera, Huelvako presoek azpimarratu dute “benetako borroka” kalean eman beharrekoa dela eta “soilik herriaren presioa eta indarraren bitartez” izango dela posible helburu hori gauzatzea.

Talde horrek bere babes osoa adierazi die Huelvako euskal presoei eta bide horretan “konpromiso berriak” hartzen jarraitzeko prest agertu da. Gogoratu du, halaber, berriki Aitzol Gogorza presoak sei egun egin dituela gose greban —gaur astebete utzi zuen—, Etxarri Aranatzeko “solidarioek” bosgarren eguna bete dutela gose greba mugagabean eta Valenceko espetxeko (Frantzia) presoak ere “borrokaldia” egiten ari direla. Haiei elkartasuna agertzeko, 56 lagun elkartu ziren atzo Frantziako Estatuak Bilbon duen kontsuletxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.