atxiloketak

Txantrean atxilotutako hiru gazteak aske utzi ditu epaileak

Uztailaren 5ean Iruñeko Txantrea auzoan atxilotutako hiru gazteak aske utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak . Askatasunak jakinarazi duenez, 24 urteko C.M. eta 26 urteko J.E. bermepean utzi dituzte aske, eta, hirugarrena, adingabekoa, berriz, astero joan beharko da sinatzera polizia etxera. Nagusi bien bermea 12.000 eurotan ezarri du epaileak.

2004ko uztailaren 7a
16:18
Entzun
Herenegun Txantrean atxilotutako hiru gazteei "terrorismoa goratzea" egotzi zieten. Askatasunak argitu zuenez, hiru gazteak "hormak pintatzen" ari zirela atxilotu zituen Iruñeko Udaltzaingoak. Atxilotu ondoren Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten eta goizeko 04:00ak aldera ospitalera eraman behar izan zituzten hiruak.

Gaur goizeko 10:00etan Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean aske utzi dituzte hiru gazteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.