Ustezko iruzur delitua eta dokumentuak faltsutzea egon daitekeelako jarri zuen helegitea EAEko fiskalburu Juan Kalparsorok. Izan ere, egoitza sozialistetan hainbat obra egin zituen Txarli Prietoren beraren enpresak. Auzibidea zabaldu eta berehala onartu zuen Prietok egoitzetako lanak bera bazkide zen enpresa bati adjudikatu zizkiola, baina argudiatu zuen "segurtasun eta konfiantza" arrazoiengatik eman zizkiotela lan horiek Escoiba izeneko enpresari.
Prietorenarekin batera, Arabako PSE-EEko antolakuntza idazkari Victor Garcia Hidalgoren kontrako salaketak ere aurrera egin du auzitegian.