garraioa

Txartel bakarra ezartzen hasi dira Bilboko tranbian

Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek hala hitzartuta jarri dute indarrean.

Txartel bakarra martxan jarri dute Bilbon. ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 30a
12:05
Entzun

Bilboko tranbian bidaiariek erabili ohi duten Barik txartelarekin batera, Gipuzkoako Mugi eta Arabako Bat txartelak ere erabil daitezke gaurtik aurrera. San Mamesko geltokian aurkeztu dute, eta, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak esan duenez, "lehen pausoa" izan da txartel bakarra gainerako lurraldeetara zabaltzen hastea.

Asmoa da udazkenerako sistema bateratua Gasteizko tranbian martxan jartzea, eta aurrerago Donostiako hiri autobusetan —oraindik zehaztu gabe dago noiz—.

Aizek gogorarazi du txartel bakarraren asmoa "hiru lurraldeetako herritarrak batzea" dela eta, aldi berean, garraio publikoa sustatzea. "Lehen probak gainditzen direnean, sistema zabalduz joango da garraio sistema publiko osora; tranbietan, autobusetan eta trenetan egongo da", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.