TXARTELEN IRUZURRA

Txartela eta Nortasun Agiria galtzen direnekoa

2005eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Ohikoa da: txartela eta Nortasun Agiria batera galduta, topatzen duenak dirua atera edo ordainketak egiteko baliatzen du jabeak bertan behera utzi baino lehen. Dirua alperrik galduta? Ausbanceko Aitor Beldarrainen esanetan, kasuak «oso bestelakoak» direnez, ezin eman arau bakarra. «Oro har, bezeroaren aldeko jurisprudentzia egon badago», kutxak edo banketxeak dirua itzultzeko. «Finantza erakundeak frogatu behar du bezeroak axolagabekeriaz jokatu duela txartela erabiltzean. Frogaren kargaren zentzuak bestelakoa izan behar du». Mota horretako kasu ugari gertatzen direla dio, baina «asko eta asko» bezeroaren alde irabazi zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.