Politika

Txelui Moreno: "Eremu instituzionalean akordio garrantzitsuak egiten ari gara PSN, Geroa Bai eta Ezkerrarekin"

Uxue Barkosi arduragabeki jokatzea leporatu dio, "Nafarroako indar politikoen artean harremanez hitz egiten duenean". Barkosek esan du PSNk eta ezker abertzaleak harremanetan jartzeko aukera izatea nahi duela Geroa Baik.

2013ko otsailaren 15a
17:55
Entzun

Haserre agertu da Txelui Moreno ezker abertzaleko kidea gaur Uxue Barkosekin, hura EH Bildu eta PSNren arteko harremanez mintzatu delako. Esan du jakitun direla unea iritsi dela "proposamen partzialetatik aldaketaren aldeko indarren artean proposamen orokor bati bide emateko", eta arduraz jokatzeko eskatu dio.

Geroa Baiko parlamentariak "alternatiba eta aldaketa sakonaren" alde egin du, eta esan du beharrezkoa dela "zume progresista" horiekin lan egitea. "Ezin duguna egin da hauteskundeetara iritsi gizarteari eta alderdiei proposamen zehatzak egin gabe", esan du. Eta gaineratu du gaur egun Nafarroak ez duela alternatiba hori aurkezteko behar den oinarria.

Ezkerrari ere ireki dio atea Barkosek. "Alternatiba osatu nahi dugu, eta uste dut nahikoa garbi esan dugula norekin; noski, nahi duenarekin eta herritarrek ordezkaritza ematen diotenekin", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.