POLITIKA

Txelui Moreno: "ETA su-etenean dago, baina Espainiako Gobernuak ez du onartu nahi"

Ezker Abertzaleko bozeramaileak baztertu egin du ETAk su-etena berretsi behar duenik, eta gaineratu du Espainiako Gobernuari eskatu behar zaiola hori berresteko; "ETAk behin eta berriz esan du publikoki".

2011ko abuztuaren 17a
15:39
Entzun

Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak goizean Onda Vascan egin dioten elkarrizketan azaldu du ETA su-etenean dagoela baina Espainiako Gobernuak ez duela "onartu nahi".

Ezker abertzaleak ETAri su-etena berresteko eskatu beharko diola esan diotenean, Morenok hori gobernuari eskatu behar zaiola zuzendu du, "ETAk pubilkoki behin eta berriz esan duelako". Horren harira, bozeramaileak gogorarazi du enpresariek aitortu dutela ez dutela zergarik ordaintzen, eta hor ikusten dela ETAren jokaera zein den.

Orain berresteko txanda gobernuak duela zehaztu du, eta salatu du hori inork ez diola exijitu gobernuari. Eurei dagokienez, harrituta agertu da: "Ez dakit zergatik exijitzen zaion hainbeste ezker abertzaleari, dagoeneko su-eten hori indarrean badago".

Azaroko hauteskundeei dagokienez, Morenok azaldu du aldaketa unea dela, eta "herri honen onarpena eta erabakitzeko eskubidea" iritsi beharko liratekeela. Morenoren iritziz, herri moduan agertu eta Madrili azaldu behar zaio konpontzen ari den arazo bat dagoela.

Horretarako, ohartarazi du egin beharreko lehen urratsak direla "politika beste guztiek bezala egin ahal izateko" Sortu legeztatzea eta estatua Parot doktrinan aldaketak egiten hastea.

Biktimen auzian oso argi jokatu dutela iritzi dio ezker abertzaleko bozeramaileak, eta Gernikan adostasun bat dagoela ekarri du gogora, zeinak normalizaziorako bidea markatzen duen. Beraz, biktimez hitz egingo dutela onartu du, baina "dagokionean eta seriotasunez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.