Ezker abertzaleak Zutik Adierazpenean dio ezinbestekoa izango dela berak ere alderdi politiko legeztatua izatea, duela aste batzuk Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak zioen "pentsatzen hasi beharra" zegoela alderdia sortzeko, atzo Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak esan zuen "ezker abertzaleak alderdi berriaren estatutuak prest" izan ditzakeela, eta gaur Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak aitortu du legezkoak izateko eta erakundeetan egoteko alderdi berria eratzeko lanean ari direla. Erakundeak "estatutu berriak eta izen berria" lituzke, Morenok Onda Vasca irrati katean esan duenez.
- "Madrilen estatutuak aurkezteko lanean ari al da [ezker abertzalea]?", galdetu dio kazetariak. Morenok: "Bai".
- "Legezkoa izateko lanean ari al da?". "Bai".
- "Erakundeetan egoteko lanean ari al da?". "Bai".
Morenok ez du datarik eman, ez du jakinarazi noiz aurkeztuko dituzten "Madrilen" alderdiaren estatutuak. 2011ko maiatzaren 22an izango dira udal eta foru hauteskundeak, eta ezker abertzalea bertan izateko lanean ari direla dio hark.
politika
Txelui Morenok aitortu du ezker abertzalea alderdi berria sortzeko lanean ari dela
"Estatutu berriak eta izen berria" lituzke erakundeak, eta 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan parte hartu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu