Txelui Morenoren ustez, agerian geratu da PSN «UPNren menpe» dagoela

2010eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Parlamentu barruan zerga neurriak onartzen ziren bitartean, kanpoan ELAk, LABek, Hiruk eta EHNEk aurrekontuak salatu zituzten. Bertan zen Txelui Moreno ezker abertzaleko kidea. Haren irudiko, aurrekontuen onarpenarekin agerian geratu da PSN «UPNren menpe» dagoela. Ezker abertzaleko kidearen arabera, aurrekontuekin «eskubideak murriztu» eta «kapitalaren zerbitzura» jarri dira hala UPN eta PSN. «Horregatik, nola sal dezake PSNk UPNren alternatiba dela?». Gogora ekarri du 2011n 220 milioi euro txikituko dela gastu publikoa eta horietatik 80 milioi euro inguru gizarte gastuei dagokiela. Haren ustez, beharrezkoa da politika horiek errotik aldatzea, eta Txelui Morenok ziurtatu du ezker abertzaleak gogotik lan egingo duela UPNri eta PSNri aurre egingo dien eremu politiko bat egituratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.