Ezker abertzalea hauteskundeetara aurkeztu egingo dela jakinarazi du gaur Gasteiz Izaneko kide eta abokatu Txema Matanzasek. Nola aurkeztuko diren ez dakitela azaldu du, baina aurkeztu, aurkeztuko direla. Aurkezterik ez balute, hori "prozesuaren porrota" izango zela gaineratu du.
Orain indarrak biltzeko garaia, orain ezker abertzalea lelopean egin du ekitaldia Gasteiz Izanek, Gurudi Zinemetan. Ehunka pertsona bildu dira, eta Matanzasek azpimarratu du beraiek ez zutela hautatu legez kanpo egotea, eta beraz, "kanporatu" zintuztenek "sartu" beharko dituztela "joko instituzionalean". "Guk eskubidea dugu hauteskundetara aurkezteko, eta ez dugu inolako zalantzarik udal hauteskundeetan egongo garela".
Politika
Txema Matanzas: "Ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezterik ez badu, prozesuaren porrota izango da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu