Gasteizko Udalak kudeatzen du San Prudentzio egoitza, eta bertako iturriek baieztatu dute albistea: San Prudentzio zahar etxeko egoiliar bat COVID-19aren ondorioz hil zen joan den astean, txertoaren bi dosiak hartuak zituen arren. Ohiko osasun azterketa batean atzeman zioten birusa 84 urteko emakumeari: asintomatiko zegoen, eta positibo eman zuen PCR proban; proba serologikoan, berriz, ez zioten antigorputzik detektatu. Egun batzuk geroago, haren osasunak okerrera egin zuen, eta ospitaleratu egin behar izan zuten. Joan den astean zendu zen, Txagorritxuko ospitalean.
Txertatuta zegoen egoiliar bat COVID-19arekin hil da Gasteizko San Prudentzio egoitzan
84 urte zituen emakumeak, eta txertoaren bi dosiak hartuak zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu