Txertoa ezinbestekoa da Iruñeko kartzelan sartzeko

Salhaketa elkarteak kexa bat aurkeztu dio Espainiako Arartekoari, eta eskatu dio esan diezaiela baldintza hori ez dela legezkoa Espainiako Espetxe Erakundeei eta Iruñeko kartzelari.

Erizain bat txertoa jartzen, artxiboko irudi batean. EFE.
2021eko abuztuaren 19a
09:30
Entzun

IRUÑEA. Presoen aldeko Salhaketa elkarteak adierazi duenez, kanpoko profesionalei ez diete Iruñeko espetxera sartzen uzten COVID-19aren aurkako txertoa jarri izanaren ziurtagiririk ez badute. Haien hitzetan, abuztuaren 3an espetxetik mezu elektroniko bat bidali zieten kartzelan ekintzak egiten dituzten taldeei, eta bertan jakinarazi zieten sartzeko ezinbestekoa dela txertoa hartu izanaren egiaztagiria.

Hori horrela, nabarmendu dutenez, elkarteko kideek abuztuaren 11tik ezin izan dituzte astero egin ohi dituzten bisitak egin. Salhaketak ez du begi onez ikusten erabakia: «Salatu nahi dugu, espetxekoak ez diren profesionalek txertoa jartzea erabaki duten ala ez alde batera utzita, txertaketa ziurtagiria eskatzea zuzenbidearen guztiz kontrakoa dela».

Erantsi dutenez, txertatzea ez da derrigorrezkoa, eta kexa bat aurkeztu diote Espainiako Arartekoari, eskatuz Espainiako Espetxe Erakundeei eta Iruñeko kartzelari esan diezaiela baldintza hori ez dela legezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.