Iruñean eta Zarautzen (Gipuzkoa) urteurrenarekin batera omenduko dituzte ETAko kide Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria; bezperan, ordea, Madrilen egin diete omenaldia, egun berean fusilatutako FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanzekin batera.
Madrilgo omenaldia CCOO sindikatuaren Marcelino Camacho entzunaretoan egin dute, 19:00etan. Carlos Olalla aktoreak zuzendu du ekitaldia, eta, han, Carlos Slepoy abokatuak esan du frankismoko krimenen inpunitatea amaituko dutela. Hil zituzten garaiko hainbat abokatuk hitz egin du ekitaldian.
Alfonso Fernandez Ortega Alfon gazte madrildarraren amak Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta gogoratu ditu, hurrenez hurren, Athleticeko eta Realeko zalea. Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen. Zabaleta, berriz, ultraeskuindar talde batek.
#AlAlba#27sep75pic.twitter.com/h7pFrM11sP
— Patricia López (@patricialopezl) September 26, 2015
Omenaldian, abestiez gain, BERRIAk prestatutako bi bideo proiektatu dituzte. Txikiren fusilatzean lurrean geratu ziren bala zorroak haren amak eta anaiak eskuratu zituztenekoa da bat.
[Berriatb]http://berria.info/berriatb/927/[/Berriatb]
Bestea, berriz, Miguel Castells Txikiren abokatua izandakoari eginiko elkarrizketa bat da.