Alex Txikon mendizale bizkaitarrak 1.500 euroko txekea eman die gaur aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzaileei. Gainera, 42 ardiko artalde batekin iritsi da Zizur Txikira, San Fermin ikastolara, eta haurrek pozarren hartu dituzte bai Txikon eta bai eta ardiak.
Lemoa eta Urdiain lotu ditu Txikonek, 42 kilometroko ibilbidea osatuz, eta handik joan da Zizur Txikira. ETBk grabatu egin du Txikonen ibilbidea, eta urriaren 14an emango du.
Nafarroa Oinez urriaren 21ean egingo da aurten, Zizur Txikian, San Fermin ikastolaren alde.