San Jose meategitik azken meatzaria atera eta hamabi ordura, Txileko meatzarien sindikatuek euren lan baldintzak salatu dituzte, segurtasun falta handia dagoela esanez. Euren poza agertzeaz gain, horrelakorik berriro ez gertatzea nahi dutela esan du Txileko Meatze Federazioak, eta enpresek ez ditzatela euren interes ekonomikoak "pertsonen bizitzen gainetik" jarri.
Gainera, salatu dute Txilek ez duela sinatu oraindik Nazioarteko Lanaren Erakundeak 1995ean onartu zuen meategietako segurtasunari buruzko hitzarmena. 1998an sartu zen indarrean hitzarmen hori, baina Latinamerikan soilik Brasilek eta Peruk sinatu dute. Hitzarmen horren dio meategi bakoitzean elkarrengandik independenteak diren bi irteera egon behar dutela, eta segurtasun arazoak dituen meategia itxi egin behar dela.
San Jose meategiko meatzarien erreskatea amaitu ondoren, Sebastian Piñera Txileko presidenteak ikerketa sakon bat egiteko konpromisoa hartu du, eta horrekin batera meatzarien segurtasuna hobetuko duten neurriak onartzekoa ere bai. Gainera, arduradunak ez direla zigorrik gabe geratuko ere esan du.
NAZIOARTEA
Txilen meategietako segurtasun falta salatu dute meatzarien sindikatuek
Txilek ez duela Nazioarteko Lanaren Erakundearen meategietako segurtasunari buruzko hitzarmena sinatu nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu