Txillardegi Gogoan plataformak antolatu du ostegunean eginiko omenaldia, eta, zehaztu duenez, "oroitze ekitaldia" izateaz gain, "aldarrikapen ekitaldia" ere izan da: "Izan ere, XX. mendeko bigarren zatian, nekez aurkituko da euskal kulturan Txillardegi bezain egile erabakigarririk, eta, hala ere, bere jaioterrian, hau da, Europar Hiriburutza estreinatzear dagoen Donostia honetan, oraindik ez dago Txillardegiren izena daraman kale-plazarik, ez biblioteka edo beste eraikin publikorik".
EUSKARA
Txillardegi omendu dute haren heriotzaren 4. urteurrenean
Jose Luis Alvarez Enparantzaren testu batzuk irakurri zituzten Donostian (Bideoa: Lara Madinabeitia - Berria TB). [Youtube]https://youtu.be/lJC9MGDgzh0[/Youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu