euskal herria

Txillardegiren inguruko jardunaldiak bihar, Donostian

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Batzen elkarteak antolatu dituzte. Liburutegi Nagusiko sotoan izango dira, eta Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-k egindako lana ekarriko dute gogora.

2012ko maiatzaren 11
14:40
Entzun

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Donostiako euskalgintza biltzen duen Batzen elkarteak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta haren lana gogora ekartzeko jardunaldiak antolatu dituzte biharko, Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan.

Jardunaldien hastapenean Iñaki Lasa Kontseiluko kideak Txillardegik euskararen normalizazio prozesuari egindako ekarpen nagusiaz hitz egingo du, eta, horren ondotik, Imanol Esnaolak glotopolitikan egindako ekarpenak ekarriko ditu gogora.

Xabier Isasi Txillardegik hizkuntzen erabilera aztertzeko proposatu zuen eredu matematikoaz ariko da, eta Urko Aiartzak beste hizkuntza batzuen normalizazio prozesuen gainean idatzi zituenak laburbilduko ditu. Jardunaldien amaieran, EHE Euskal Herrian Euskaraz-eko Unai Larreategik eta Bagera-ko Dani Goñik ere hitzaldia emango dute, euskalgintzak euskararen normalizazio prozesuan izan beharko lukeen rolaren inguruan.

Euskararen normalizazioari Txillardegik egindako ekarpena "handia" izan dela azpimarratu zuten jardunaldiak aurkezteko agerraldian. Horregatik euskalgintza harekin "zorretan" dagoela azaldu zuten.

Jardunaldietan parte hartzeko honako bide hauetatik eman daiteke izena: telefonoz 943-59 12 00 edo 0559-59 49 48 zenbakietara deituta edo [email protected] helbidera idatzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.