Atzo heldu zen Donostiara Brad Pitt aktorea, zoratu zituen hau eta hura, eta gaur goizean Txillida Leku museora (Hernani, Gipuzkoa) joan da. Ondoren esan du agur.
Bi orduz izan da museoan, bisita pribatuan, Eduardo Txillida eskulturgilearen lanak ikusten. Artistaren seme zaharrenak lagundu dio bisitan: Ignacio Txillidak. Pitt aurretik, baina, artistaren lanik ezagunenetako bat ikusten izan da Donostian: Haizearen Orrazian.
Museotik Hondarribiko aireportura (Gipuzkoa) joan da, hegazkina hartzeko, eta pixka bat lehenago Txillidaren alargun Pilar Belzunzerekin eta senide batzuekin argazkia atera du.
"Museoko lanekiko interes handia azaldu du, eta bera izan da hau ikusi nahi zuena, guk eskatu gabe", esan du Ignacio Txillidak. Aktoreak artistaren lanak ezagutzen zituen lehendik, liburuen bidez.
Txillida Leku museoan izan da Brad Pitt, agur esan aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu