Eguraldia

Tximista batek emisiorik gabe utzi du Xorroxin Irratia

Joan den larunbatetik, emititu ezinik dago Xorroxin Irratia. Hasieratik pentsatu zuten arazoak zerikusirik izango zuela denboralearekin, baina, eguraldi txarra zela eta, ezinezkoa izan zitzaien Legate mendian (Nafarroa) daukaten errepikagailua ikuskatzea. 

Berria.eus
2015eko otsailaren 2a
12:34
Entzun

Igandean lortu zuten errepikagailua dagoen etxola bisitatzea, eta ikusi zuten tximista batek jo zuela etxola eta oinaztarrien kontrako gailua erreta zegoela, baina, horrez gain, tresneriak bestelako kalterik ote zuen konprobatzerik ez zuten izan.

Gaur berriro abiatu dira Xorroxin Irratiko kideak Legate mendira, kalteen berri zehatzagoa jakitera. Xorroxinek erabiltzen duen errepikagailua ETBri eta Xaloa Telebistari ere ematen die zerbitzua, eta, ondorioz, une honetan telebista horiek ezin dira hartu Baztango leku askotan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.