Suteak

Tximista batek piztu zuen Leire mendilerroko sutea

Nafarroako Foruzaingoaren arabera, tximista batek pinu bat jota piztu zen Leireko sutea; 500 bat hektarea erre dira inguru horretan.

Leireko suteak utzitako arrastoak. FORUZAINGOA
inaut matauko rada
2022ko ekainaren 17a
13:25
Entzun

Leireko (Nafarroa) sutea egonkortuta dagoela adierazi dute larrialdi zerbitzuek, baina nabarmendu dute oraindik ez dagoela guztiz kontrolatuta. Bestalde, adierazi dute Olleta eta Leotz arteko eta Tafallako suteak kontrolatuta daudela behin-behinean, nahiz eta Tafallakoa atzo Larragara zabaldu zen.

Nafarroako Foruzaingoak adierazitakoaren arabera, Leireko mendilerroko sutea tximista batek sortu zuen. Astearte gauean, tximista batek mendilerroko pinu bat jo zuen, eta horrek piztu zuen sutea. Nahiz eta oraindik sutea ez dagoen kontrolatuta eta itzalita, orain arte 500 hektarea inguru erre direla adierazi dute larrialdi zerbitzuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.