Tximista batek sute bat eragin du Aguilar Kodesen
IRUÑEA. Sute bat piztu zen atzo Aguilar Kodes eta Lapoblacion udalerrien artean (Nafarroa), tximista baten eraginez. Pinudi batean piztu zituen garrak, eta horiek itzaltzeko Lodosako eta Lizarrako suhiltzaileek hurbildu behar izan zuten. Sutea mendean hartzeko airekoak ere erabili zituzten larrialdi zerbitzuek. Arratsaldean ekaitz giroa nagusitu zen leku askotan, eta ez zen hori izan arazo bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu