EZBEHARRA

Tximista batek zauritutako haurrak hobera egin du

Tolosakoa da umea, 12 urte ditu, eta Pirinioetako Petrechema mendira eginiko txango batean jo du tximistak. Erredurak sortu dizkio.

2013ko uztailaren 22a
17:37
Entzun

Azken orduetan hobera egin du atzo Zaragozako Miguel Servet erietxera (Espainia) larri eraman zuten 12 urteko haurrak, osasun zentroak jakinarazi duenez. Tolosako umea Belagoara (Nafarroa) joana zen udaleku batzuetara, eta Huescako Anso bailarara joan ziren atzo txango bat egitera. Han jo zuen tximistak, 14:40 aldera.

Tximistak buruan jo zuen, eta oinetatik atera zitzaion, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. "Egonkor" dago haurra, "larritasunaren barruan".

Beste sei umeri ere eragin zien tximistak. Zorabioak zituztela eta, erietxean artatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.