Eguraldia

Txingorrak Barañain zuritu du minutu gutxi batzuetan

Ostiralean, Zaldibian, hogei minutu inguruko erauntsi batek 40tik gora litro utzi zituen metro kubikoko.

2020ko apirilaren 26a
08:18
Entzun

Ekaitz handi batek hartu zuen atzo Iruñerria, eta hainbat arazo izan ziren errepidetan eta urak hartu zituen lokal eta garajeetan. Iruñeko Udaltzaingoan 17:00etan hasi ziren herritarren deiak jasotzen, eta bi ordu geroago euria ari zuen oraindik. Barañainen txingorra bota zuen, eta bizilagunek irudi ikusgarriak hartu zituzten leihoetatik. Minutu gutxi batzuen buruan, kaleak zuriz estali ziren, eta zenbait tokitan itsasorako ibaiak zirela ziruditen.

[YouTube]https://youtu.be/C7_uhC4RTqk[/YouTube]

Iruñerriko ekaitza oso fokalizatuta egon zen, Barañainen zehazki. Bezperan gauza bera gertatu zen, Zaldibian (Gipuzkoa): tximistak eta trumoiak gerturatuz hasi ziren 19:00etatik aurrera, eta arratsaldeko 19:45ean hasi zen ekaitza. Hogei minutu inguru iraun zuen erauntsiak 40tik gora litro utzi zituen metro kubikoko. Hainbat luizi izan ziren, eta zenbait errepide moztu zituen ekaitzak.


Zaldibian ostiralean izan ziren luizietako bat.

Gaurko ere aurreko bi egunetako iragarpena egin du Euskalmetek. Goizean ateri egongo da baina arratsalderako ekaitzak espero dira, barnealdean batez ere

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.