Txingudik diputazioarekin aztertuko du bere egoera
DONOSTIA. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Txingudi mankomunitatea ez zela legez sartu Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan. Partzuergoan eta hondakinen kudeaketa planen barruan zer egoeratan gelditzen den argitzeko, mankomunitateko presidente Aitor Kerejetak bilera egingo du Gipuzkoako Diputazioarekin. «Orain ez dakigu partzuergoko kide garen edo ez garen», azaldu du Kerejetak; erantsi du ez dakiela partzuergoak zer asmo dituen hondakinen kudeaketaren inguruan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu