Txirrindulari bat hil da, auto batek harrapatuta

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
ZIERBENA. Sestaoko 64 urteko gizon bat zendu zen herenegun Zierbenan (Bizkaia), auto batek harrapatuta. Bizikletan zihoan gizona autoak jo zuenean. 13:10 aldera izan zen istripua. Errepidean bertan artatu zuten aurrena medikuek, eta bizirik eraman zuten Gurutzetako erietxera. Han hil zen. Ertzaintza ikertzen ari da nola gertatu zen ezbeharra. Bestalde, kamioi batek beste txirrindulari bat harrapatu zuen herenegun Galdakaon; gidaria eta txirrindularia zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.