Istripua Bilboko Sabino Arana eta Autonomia kaleen arteko bidegurutzean gertatu da, 9:00ak aldera. Lehen informazioen arabera, kamoi bat aurreratzen hasi da Basurto aldera zihoan txirrindularia eta hura parean zuenean eskuinera egin du. Gidariak kamioiarekin harrapatu du emakumea.
Suhiltzaileek joan behar izan dute istripuaren tokira, emakumea kamioiaren azpitik azteratzera. Zauri larriekin eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia), baina ez dute hura suspertzea lortu eta bertan hil da.
Gidariari alkohol eta droga azterketa egin diote eta negatibo eman du.
Biziz Bizi elkarteak salatu du Bilbo ez dagoela prest bizikletan segurtasunez mugitzeko.