Nafarroan hil dira hiru txirrindulariak. 09:55ean, Zizurko 55 urteko txirrindulari bat harrapatu du ibilgailu batek Eritzebeitin; Foruzaingoaren arabera, norabide berean zihoan auto batek jo du.
11:04ean, berriz, SOS Deiei abisu eman diete beste txirrindulari bat hil dela Lodosan. 56 urte zituen. Foruzaingoak azaldu duenez, heriotza baiezatu duen sendagileak ez du argitu zer dela-eta hil den, eta autopsia egingo diote.
Gainera, beste txirrindulari bat hil da Urbasan. 12:12ean deitu dute SOS Deietara, eta jakinarazi ondoezak jota zegoela txirrindulari bat. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute hura onera eraman.
Bestalde, txirrindulari bat erietxera eraman dute, 08:53ean NA-2040 errepidean zihoala erorita. Igandean, Lizarran izan zen ezbeharra; Txirrindulari bat hil zen, adineko gizon batek gidatzen zuen autoak jota.