Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. 10:30 aldera, txirrindulari bat A-2622 errepidetik irten da Erriberagoitian, Araban, eta erori egin da. Bertan hil da.
62 urte ditu hildakoak, eta Miranda Ebrokoa da (Burgos, Espainia). Autopsia egingo diote, heriotza zerk eragin dion jakiteko.