Gizartea

Txirrindulari bat hil da kamioi batek harrapatuta, Mungian

2009ko apirilaren 2a
13:04
Entzun
Mungia (Bizkaia) parean, BI-2121 errepidean, 50 urteko txirrindulari bat hil da gaur, kamioi batek harrapatuta. Ertzaintzak jakinarazi duenez, txirrindularia kamioiaren azpian geratu da.

Osasun zerbitzuak bertara joan direnean, txirrindularia hilda zegoela adierazi du Eusko Jaurlaritzak Herrizaingo Sailak.

Istripua 11:10ean gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.