Txirrindulari bat hil da Muxikan, istripu bat izan eta gero
BILBO. Istripu larria izan zuen txirrindulari batek atzo goizean Muxikan (Bizkaia). Kamioi batek harrapatu, eta larri zaurituta gelditu zen gizonezkoa. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten, baina zauri larriak zituen eta ordu batzuen bueltan zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu