Regino Ayesa Sola hil zen atzo, 66 urte zituela, bizikletan zihoala ibilgailu batek harrapatuta, NA-5310 errepidean, Uxue eta San Martin Unx (Nafarroa) elkartzen dituen bidean. Uxuetarra zen bera.
Istripua 21:00 inguruan jazo zen, San Martin Unx herritik bi kilometrotara. Larrialdi zerbitzuak joan ziren hara, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Ayesak 32 urtez egin zuen lan Tafallako Garces de los Fayos ikastolan, 2015-2016 ikasturtean erretiroa hartu zuen arte. Ikastetxeko zuzendaria ere izan zen.