Ziklista bat hil zuten atzo Otsondoko mendatean (Baztan, Nafarroa). Txirrindularia harrapatu zuen autoak ihes egin zuen, eta Foruzaingoak ikerketa zabaldu zuen, autoa identifikatzeko, baina gutxi geroago jakinarazi zuen atxilotua dutela gidaria. Zehazki, istripua N-121-B errepidean gertatu zen, Urdazubi eta Arizkun artean. Epaileak hura espetxeratzeko agindu du.
Gidaria 44 urteko gizon bat da, eskualdekoa, eta positibo eman du alkoholemia proban. Besteak beste, hilketa arduragabea egotzi diote. Hildakoa, berriz, Baionakoa zen, eta 31 urte zituen, gaur Foruzaingoak baieztatu duenez.
Foruzaingoak herritarren laguntza eskatu du autoa aurkitzeko. Azaldu dute Audi markakoa edo antzekoa dela ibilgailua, iluna, eta alboan kolpe bat izan behar duela.
Atropello mortal a ciclista en Otsondo (N121B). Investigación abierta.#Atestados#PatrullaElizondopic.twitter.com/jMoDtzetpv
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) May 30, 2021