Txirrindulari bat zendu da, anbulantzia batek jo ondoren

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
SANTA GRAZI. Txirrindulari bat zendu da, errepide istripuz, Santa Grazin (Zuberoa). Hildakoa emakumea zen, eta 67 urte zituen. Larunbatean gertatu zen ezbeharra, 11:00etan. Hainbat auto aurreratzen ari zen anbulantzia, eta emakumea jo zuen. Sendagileak txirrindularia suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten deus egin. Ikerketa zabaldu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko. Gidariak, 22 urteko gazte batek, ez zuen alkohol edo droga aztarnarik odolean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.