Goizean hasi dute bidea Txirrinkaren Araba, Bizkai eta Nafarroa zutabeek. Gipuzkoakoa ere martxan da, Hendaian atzo hasi zen zutabearen lekukoa hartuta.
Parte hartzen ari direnek errepideak kolorez apaindu dituzte, hamaika bandera, pegatina eta aldarrirekin: AHTa, fracking-a, Garoña, Zubietako erraustegia, Esako urtegia... egitasmo eta azpiegitura handien aurkako mugimenduek presentzia handia izaten ari dira, baita beste gizarte eredu baten aldeko aldarriak.