Txokoetan erre ahal izango dela adierazi du EAJk
MADRIL.«Txokoetan erretzeko debekua ez da ez legearen testuan agertzen, ezta legearen espirituan ere». Txokoek taberna edo jatetxeekin zerikusirik ez dutela gogorarazi du Joseba Agirretxea Espainiako Kongresuko EAJko diputatuak, eta pribatuak direla nabarmendu du. Bide batez, «polemika artifiziala» sortzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu