Txillardegiren hilotzari oihal bat jarri zion atzo arratsaldean sendiak, eta, BERRIA.INFOk jakin duenez, oihal hori bera da Txomin Iturberen hilotzean 1987an jarri zutena. Txillardegik berak gorde zuen oihala Iturbe erraustu aurretik, hori erretzea pena bat zelakoan.
Oihal arabiar bat da, eta Txillardegik etxean izan du urte hauetan guztietan.